2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
2020ko zenbait tributu borondatez ordaintzeko epea
Oteitzako Udalak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Zerga-egutegi hau onestea:
–Ibilgailuen gaineko udal zerga:
1. Borondatez ordaintzeko epea: Apirila.
2. Bankuan helbideratutako ordainagirien kobrantza: Apirileko lehen hamabostaldia.
–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa:
1. Borondatez ordaintzeko epea: Iraila.
2. Bankuan helbideratutako ordainagirien kobrantza: Iraileko lehen hamabostaldia.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga:
1. Borondatez ordaintzeko epea: Abendua.
2. Bankuan helbideratutako ordainagirien kobrantza: Abenduko lehen hamabostaldia.
–Herri-lurretako aprobetxamenduak eta errentamenduak:
1. Borondatez ordaintzeko epea: Urria.
2. Bankuan helbideratutako ordainagirien kobrantza: Urriko lehen hamabostaldia.
Bigarrena.–Helbideratu gabeko ordainagiriak Udal Gordailuzaintzan ordaindu ahalko dira (Nafarroako Rural Kutxa, 0032 sukurtsala, Oteitza).
Helbideratutako ordainagiriak azaldutako egunetan iraganen dira banku-kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak egingo dira premiamendu bidez kobratzeko.
Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Oteitzako Udalaren web-orri ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, udalerriko herritar orok jakin dezan.
Oteitzan, 2019ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.
Iragarkiaren kodea: L1914940