2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Ultzamako Udalak, 2019ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran eta Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 3/2019 aldaketari buruzko espedientea, kreditu berezi bat gaitzeko. Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2019ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 13an), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen, argitaratu zeneko egunetik hasita; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak. Aipatu epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:
Gastuetako partida hau handitzea:
Partida: Maileguaren amortizazioa (Berria).
Zenbakia: 0110 9130002.
Oraingo zenbatekoa: 52.226,70 euro.
Gehikuntza: 212.124,31 euro.
Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 264.351,01 euro.
Finantzabidea:
Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hauek sortuz:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.
Zenbakia: 1-870.
Zenbatekoa: 212.124,31 euro.
Larraintzarren (Ultzama), 2019ko urriaren 10ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L1912926