2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
7 eta 8/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2019ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 23an, 7/2019 eta 8/2019 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten zituen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, 7 eta 8/2019 aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsirik gelditu dira, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Aplikatzeko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Laburbilduz, hona hemen aurrekontuan behin betiko onetsitako aldaketa:
7/2019 aurrekontu-aldaketa
Altzariak erostea erretiratuen elkarterako
Mota, Kreditu berezia.
Aplikazioa, 2318-63500 Altzariak erostea Funesko erretiratuen elkarterako.
12.000,00 guztira
Finantzaketa: Gastuen gutxitzea.
9291-51000, Ustekabekoak 12.000,00.
12.000,00 guztira.
Emaitza berdindua.
8/2019 aurrekontu-aldaketa
Zaintza-kamerak
Mota, Kreditu transferentzia.
Aplikazioa, 1350-62900 Zaintza-kamerak.
18.000,00 guztira.
Finantzaketa: Gastuen aplikazioa gutxitzea.
34203-62900 Analizatzaileak eta dosifikatzaileak.
18.000,00 guztira.
Emaitza berdindua.
Funesen, 2019ko irailaren 16an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1911897