144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

344/2019 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Baxu elektrikoa, Kantua eta Gitarra elektrikoa espezialitateak Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen dituena, Antsoaingo Udalaren “Antsoaingo Musika Eskola” izenekoak eman ditzakeen irakaskuntzen artean.

Ander Andoni Oroz Casimirok, Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak eta “Antsoaingo Musika Eskola” izenekoaren titularrak, eskaera egin du Baxu elektrikoa, Kantua eta Gitarra elektrikoa espezialitateak baimentzeko eskola horretan; eskaerari buruz egindako espedientea aztertu da.

Eskatutako espezialitate horiek baimentzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egin duen aldeko txostena ere aztertu da.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak onesten dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Baxu elektrikoa, Kantua eta Gitarra elektrikoa espezialitateak inskribatzea, Antsoaingo Udalaren “Antsoaingo Musika Eskola” izenekoak (ikastetxeko kodea: 31013793) ematen dituen irakaskuntzen artean. Inskripzioak 2019ko maiatzaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxe horrek aipatu irakaskuntzak ematen zituela zioen jakinarazpena.

2. Une horretatik aurrera eskola horrek emanen dituen irakaskuntzak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak dira; irakasgai hauek, alegia:

a) Oinarrizko eskaintza, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. apartatuko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz:

–Instrumentu-praktika: baxu elektrikoa, kantua, klarinetea, zeharkako flauta, gitarra, gitarra elektrikoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia eta tronpeta.

–Instrumentu-praktikaren osagarri den musika prestakuntza: musika hizkuntza.

–Ahots eta instrumentu jarduerak taldean: gitarra taldea, banda eta bi abesbatza (helduentzako bat eta haurrentzako beste bat).

b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste ikasgai batzuk (9.2 artikulua): musika hastapenak.

3. Gogoraraztea eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaiola.

4. Ohartaraztea eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko dela foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Antsoaingo Udaleko alkate-buruari jakinaraztea, eta adieraztea administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalera.

Iruñean, 2019ko ekainaren 3an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1908007