144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Kudeaketako hirigintza hitzarmena, UE-ART-83 exekuzio unitatea lagatzeko. Behin betiko onespena

Urraulbeitiko Udaleko osoko bilkurak, 2019ko ekainaren 24an egin bilkura arruntean, eta jendaurreko epea alegaziorik gabe iraganik, erabaki zuen behin betiko onestea Urraulbeitiko Udalaren eta Ana Isabel Bariain Baztán eta Jesús M.ª Migueliz Garcíaren arteko kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hitzarmen horren bidez, UE-ART-83 exekuzio unitatearen aprobetxamenduaren %10 lagatzen da.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuarekin bat.

Urraulbeitin, 2019ko ekainaren 27an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L1908951