144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Udalbatzako kideen lansariak eta dedikazio araubidea

Torres del Rioko Udalak, 2019ko ekainaren 20an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

ERABAKIA:

1. Alkatearendako dedikazio partzialeko araubide hau ezartzea: 20 ordu hilean.

2. Ezartzea alkateak urtean 6.549,00 euroko ordainsari gordina jasoko duela.

3. Ezartzea zinegotziek osoko bilkuretara joateagatik 167,85 euro jasoko dituztela bilkura arrunt bakoitzeko.

4. Ezartzea Udalbatzako-kideek 2019ko osoko bilkura berezietara joateagatik 0,32 euro/km-ko bidai-dietak jasoko dituztela, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 8.B.1.a) artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraikiz.

5. Ezartzea bai alkatearen urteko ordainsari gordina bai zinegotziek osoko bilkuretara joateagatik hartu beharreko sarien zenbatekoa urtero eguneratuko direla, ekitaldi bakoitzeko uztailaren 1etik aitzinako eraginekin, erakunde ofizial eskudunak aitzin-aitzineko ekitaldirako eta Nafarroarako onetsitako KPIarekin.

6. Karguan aritzeagatik izandako gastuen kalte-ordainak ordaintzea; osoko bilkurak banan-banan aztertu eta onetsiko ditu.

Torres del Rion, 2019ko ekainaren 27an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1908933