144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Gobernu Batzarraren izendapena eta eskuordetza

Azkoiengo Udaleko alkateak, 2019ko ekainaren 24an, Alkatetzaren 2019-0486 Dekretua eman zuen. Hona hemen:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, Tokiko Gobernu Batzarra beharrezko organoa da 5.000 biztanletik gorako populazio eskubideduna duten udal guztietan.

Halaber, aipatu apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak ezartzen duenez, Tokiko Gobernu Batzarra osatuko dute alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak, gehienez ere. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emanen Osoko Bilkurari. Ildo berekoa da Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamenduren (AFEren) 52.2 artikulua, honako hau gehitzen baitu: “kopurua zenbatzean, ez dira hamarrenekoak kontuan izanen zinegotzien kopuru osoa zati hiru eragiketa egin eta gero”.

Ikusirik xedapen horiek eta 7/1985 Legearen 21.3 eta 23.2 artikuluetan nahiz AFEren 43, 44, 45, 52 eta 53. artikuluetan xedatua

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Honako zinegotzi hauek Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea:

Nuria Autor Resano.

María Pilar Orduña Osés.

Carlos Balduz Ezpeleta.

Francisco Javier Campo Castillo.

Bigarrena.–Kide anitzeko organoa denez gero, Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea eskudantzia hauek, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz:

1.–Kudeaketa ekonomikoaren garapena, onetsitako aurrekontuarekin bat, eta gastuak xedatzea, alkatearen eskumenen mugen barnean.

2.–Lan eskaintza publikoa onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat; langileak hautatzeko proben eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea; eta lansari osagarriak banatzea, baldin eta finkoak eta aldizkakoak ez badira.

3.–Planeamendu orokorra garatzeko bitartekoen onespenak, baldin eta Osoko Bilkurak berariaz esleituak ez baditu, baita hirigintzaren kudeaketarako eta hirigintza proiektuetako bitartekoen onespena ere.

4.–Kontratazio organoa izateagatik dituen eskumenak, hala nola, obra kontratuetarako, hornidurarako, zerbitzuetarako, zerbitzu publikoen emakidarako, administrazio kontratu berezietarako, eta kontratu pribatuetarako, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta 6 milioi euro baino gehiagokoak direnean ere, horien artean urte anitzetakoak ere sartzen baitira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.

5.–Obren proiektuak eta zerbitzuak onestea, kontratazioa egin edo emateko eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean.

6.–Ondasun eta eskubideak erostea eta besterentzea eta haien ondasunen gaineko emakidak esleitzea, baldin eta toki araubidearen gaineko araudian alkatearen eskumenekoak badira.

Hirugarrena.–Eskumen horiek edozein unetan atzera botatzea jasan dezakete, nik neronek edo legez nire ordez ari denak bereganatuz, baina arintasuna behar duten espedienteak badira, eta salbuespen gisa.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea izendaturiko zinegotziei, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea eta Udalbatzari haren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, AFEren 38. artikuluan xedatutakoaren ondorioz.

Azkoienen, 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1909004