144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2019ko ekainaren 13an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea udal aurrekontuko 1/2019 aldaketa. Horren bidez, herriko osasun-kontsultategiaren irisgarritasuna hobetzeko lanetarako kreditu berezia ematen da.

Espedientea Udal-Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik egiten ez badu, aurrekontua aldatzeko 1/2019 espedientea behin betiko onetsi dela ulertuko da.

Luzaiden, 2019ko ekainaren 25ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1908658