144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Aditzera ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuaren espedientea hamabortz egun baliodunean jendaurrean egonen dela ikusgai Mañeruibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko egoitzan, Ziraukiko udal-bulegoetan, hain zuzen. Hartara, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izanen dute espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari. Hori guztia, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betez.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Mañeruko, Artazuko eta Girgillaoko udalak eta Girgillaoko eta Etxarrengo kontzejuak.

Etxarrenen, 2019ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L1908690