144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPIROTZ-LEZAETA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Azpirotz-Lezaetako Kontzejuak (Larraun), 2019ko ekainaren 21ean egin bilkuran, 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Azpirotz-Lezaetan, 2019ko ekainaren 27an.–Kontzejuko burua, Jose Miguel Etxetxikia.

Iragarkiaren kodea: L1908934