14. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

614/2018 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 598/2014 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez arautzen dira berariazko proba libreak, LHI-eko eta LHII-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzat, Nafarroako Foru Komunitatean.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 598/2014 Ebazpenaren bidez, LHI-eko eta LHII-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzako berariazko proba libreak arautu ziren Nafarroako Foru Komunitatean. Ebazpen horren 1. eranskineko 6. oinarrian prozedura ezartzen da deialdiko baldintzak betetzen dituzten pertsonek proba libre horiek egiteko eskabideak aurkez ditzaten. e) puntuan ezartzen denez, “Salbuespenez, batzordea atal honetako a) letrako epeetatik kanpo elkartzen ahal da, LHI-eko eta LHII-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzat berariazko proba libreak egiteko inskripzio-eskabideak aztertzeko eta ebazteko.”

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aipatu puntua aldatzearen aldeko txostena aurkeztu du, matrikulatzeko epe berariazkoak eta proben egunak ezarri ahal izateko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 598/2014 Ebazpenaren 1. eranskineko 6. oinarriaren e) atala aldatzea. Ebazpen horren bidez arautzen dira LHI-eko eta LHII-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzako berariazko proba libreak Nafarroako Foru Komunitatean. Atal hori honela geratuko da idatzita:

“e) Salbuespenez, batzordea atal honetako a) letrako epeetatik kanpo elkartzen ahal da, LHI-eko eta LHII-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzat berariazko proba libreak egiteko inskripzio-eskabideak aztertzeko eta ebazteko. Onartutakoak biltzen dituen akta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “LHko moduluetako proba libreak, LHI-eko eta LHII-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzat” izeneko tramite fitxan argitaratuko da. Haren bidez ezarriko dira matrikulatzeko epe berariazkoak eta proben egunak, oro har ezarritakoetatik bestelakoak. Halaber, eskatzaileei beren eskaera onartu dela edo ez dela onartu jakinaraziko zaie posta elektronikoz.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari eta Eskolatze Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1814634