14. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Borondatez birzatitzeko proiektua C sektoreko 5. exekuzio unitatean (2. poligonoko 1258.etik 1265.era bitarteko lurzatiak). Behin betiko onespena

Cabanillasko Alkatetzak, 2018ko irailaren 7ko 165. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea borondatez birzatitzeko proiektua C sektoreko 5. exekuzio unitatean (2. poligonoko 1258.etik 1265.era bitarteko lurzatiak). Proiektuaren sustatzailea Promoción de Viviendas Marfer SL da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia 2018ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, irailaren 28an.

Alegaziorik aurkeztu ez denez, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jotzen da borondatezko birzatitzeko proiektua C sektoreko 5. exekuzio unitatean (2. poligonoko 1258.etik 1265.era bitarteko lurzatiak).

Cabanillasen, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1815648