114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza orokorrean. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea eta, ondotik, erregelamendu bidez tramitatzea Dirulaguntzen udal ordenantza orokorra aldatzen duen espedientea.

Ordenantzaren aldaketa espedientea jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2019ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 1ean, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatu da.

Argitara ematen da, aipatu ordenantzaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA OROKORRAREN ALDAKETA

Aldaketak Dirulaguntzen udal ordenantza orokorraren 4., 5., 9., 11. eta 35. artikuluei eragiten die.

Artikulu bakarra.

4., 5., 9., 11. eta 35. artikuluetan honako aldaketa hauek egin dira, eta honela gelditu dira:

4. artikulua. 4. atala erantsi da.

4. artikulua. Printzipio orokorrak.

(...)

4. Zizur Nagusiko Udalak eta haren erakunde autonomoek deitutako eta emandako dirulaguntzetan, zeharka eta aginduz sartuko dira irizpide sozialak, esaterako: herrian sustraituta egotea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, enpleguaren kalitatea, gizarte erantzukizuna eta proposamenen kalitate soziala.

Dirulaguntza publikoaren izaera eta ezaugarriengatik ezin bada balorazio sozial hori edo gutxieneko genero-balorazio bat ezarri, espedientean frogatu eta arrazoitu beharko da.

5. artikulua. v) atala erantsi da.

5. artikulua. Dirulaguntzak emateko irizpide objektiboak.

(...)

v) Irizpide sozialak, esaterako, herrian sustraituta egotea, genero ikuspegia, enpleguaren kalitatea, gizarte erantzukizuna edo proposamenen kalitate soziala. Irizpide sozialen haztapena baremo osoaren %10 izanen da gutxienez, eta genero-irizpideen haztapena gutxienez baremo osoaren %5. Dirulaguntza publikoaren izaera eta ezaugarriengatik balorazio sozial hori eta gutxieneko genero-balorazioa ezin bada ezarri, espedientean frogatu eta arrazoitu beharko da.

9. artikulua. l) atala erantsi da.

9. artikulua. Onuradunaren betebeharrak.

(...)

l) Betebehar edo balorazio-irizpide gisa ezarritako irizpide sozialak egiazki betetzen direla frogatzea, hori egiaztatzeko ezarritako dokumentazioa aurkeztea eta irizpide sozialei buruzko alderatze-jarduketak onartzea.

11. artikulua. 6. atala erantsi da.

11. artikulua. Onuradun edo entitate laguntzaile izateko betekizunak.

(...)

6. Organo emaileak egoki ikusten badu, berariazko baldintza sozialak ezarri ahal izanen ditu onuradun edo entitate laguntzaile izaera lortzeko, esaterako: herrian sustraituta egotea, genero-berdintasuna, tipologia juridikoa, edo aurkeztu diren pertsona fisiko edo juridikoen gizarte-erantzukizuna.

35. artikulua. i) baldintza erantsi da 1. atalean.

35. artikulua. Gastuak itzultzeko eta atxikitzeko arrazoiak.

1. (...)

i) Onuradunak edo entitate laguntzaileak agindutako betebehar sozial edo izaera sozialeko balorazio-irizpideetako edozein osorik edo zati batean ez betetzea.

XEDAPEN BAKARRA

Ordenantzaren aldaketa hau indarrean sartuko da testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iragarkiaren kodea: L1907092