114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 213. lurzatian. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak ezarri bezala, jendaurrera ateratzen da Ziordiko Auzezku alderdiko 1. poligonoko 213. lurzatiaren Hiri-jarduketarako plan berezia, Transportes Vicuña enpresak aurkeztua. Plana 2019ko maiatzaren 22an onetsi zuen hasiera batez Ziordiko Udalak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Ziordian, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Bengoetxea Morante.

Iragarkiaren kodea: L1907102