114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

2019ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2019ko apirilaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4. eta 5. aldaketak egitea 2019ko aurrekontuan, kreditu bereziak gaitzeko 2019ko ekitaldira luzatutako 2018ko udal aurrekontuan.

2019ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ean, aurrekontu-aldaketak hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onesten dira eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

4/2019 ALDAKETA

KREDITU BEREZIAK

VI. KAP.

INBERTSIO ERRELAK

387.000,00 euro

FINANTZAKETA

VIII. KAP.

FINANTZA-AKTIBOAK

387.000,00 euro

5/2019 ALDAKETA

KREDITU BEREZIAK

VI. KAP.

INBERTSIO ERRELAK

227.000,00 euro

FINANTZAKETA

VIII. KAP.

FINANTZA-AKTIBOAK

227.000,00 euro

Vianan, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkate udalburua, María Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1907269