114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2019ko martxoaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Aurrekontuak Otsagabiko Udaleko aurrekontua eta “Zaraitzuko Ibaxa” Zahar Etxearen Patronatua izeneko erakunde autonomoarena hartzen ditu bere baitan.

Iragarkia 2019ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da delako aurrekontua, eta argitara ematen da haren laburpena. Hona hemen:

OTSAGABIKO UDALA

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 97.500,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 108.890,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 306.110,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 42.201,70 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 132.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 175.280,70 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 153.442,60 euro.

Guztira: 1.035.425,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 158.300,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 250.815,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 98.010,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 500.800,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 3.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 21.000,00 euro.

Guztira: 1.035.425,00 euro.

“ZARAITZUKO IBAXA” ZAHAR ETXEA PATRONATUA

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 629.993,53 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.000,00 euro.

Guztira: 647.993,53 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 461.239,44 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 186.254,09 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 500,00 euro.

Guztira: 647.993,53 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua bete beharrez.

Otsagabian, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1907258