114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2019ko 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2019ko apirilaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 3., 4. eta 5. aldaketak 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe burututa, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Martzillan, 2019ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1907510