114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Egiturazko aldaketa, sistema orokorrak mugatzeko 0-A3, 0-4, SG-EQ (hiri-lurzorua) eta SG- 4 AR1 (lurzoru urbanizagarria) unitateen eremuan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko maiatzaren 21ean egin bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin erabaki zuen hasiera batean onestea egiturazko aldaketa sistema orokorrak mugatzeko 0-A3, 0-4, SG-EQ (hiri-lurzorua) eta SG- 4 AR1 (lurzoru urbanizagarria) unitateen eremuan. Aldaketa horren xedea da, akatsa zuzentzea ekipamenduen sistema orokorraren (SG-EQ) mugaketaren eta lurzatiaren katastro-mugaketa errealaren artean. Aldaketak honako lurzatiak ukitzen ditu: 489. lurzatia (titulartasun publikoko ekipamenduen sistema orokorra) eta 652. lurzatia (bizitegikoa, titulartasun pribatuko O-4 ordenantzaren esparrukoa). Lekunberriko Udalak ofizioz eginen du egiturazko aldaketa.

Erabakia jendaurrean jarriko da, hilabeteko epean interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko informazioa bilduta, espedientea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren eskumena duen departamentuari igorriko zaio hari buruzko txosten orokorra egin dezan.

Lekunberrin, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1907029