114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Tokiko ehiza-barrutia aldatzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta haren Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita, jendaurrean egonen dela Esteribarko udal bulegoetan NA-10.385 ehiza-barrutia aldatzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Aipatutako ehiza-barrutian sartuko diren mugarteak:

Leranotz: Esteribarko 25. poligonoa.

Usetxi: Esteribarko 31. poligonoa.

Eugin, 2019ko maiatzaren 21ean.–Kontzejuko burua, Maite Errea Errea.

Iragarkiaren kodea: L1907393