114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Epatzea, gora jotzeko 19-01079 errekurtsoan

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, gora jotzeko 19-01079 errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña) 2019ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren kontra. Berriozarko Udaleko osoko bilkurak 2019ko otsailaren 27an onetsi zuen plantilla.

Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Berriozarren, 2019ko ekainaren 6an.–Alkatea, Raul Maiza Gonzalez.

Iragarkiaren kodea: L1907866