114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 847.,1305. eta 1388. lurzatietan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 847., 1305. eta 1388. lurzatiak ukitzen dituena, eta Aiegiko Udalak berak sustatua. Hona hurrenez hurren lurzati horien posta helbideak: Santiagoko bidea 16, Harrobiak 22 eta Santiagoko bidea 14.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluak xedatutakoa aplikatuz.

Aiegin, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1907125