114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

4/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin bat eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz, inork ez duenez alegazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu Udalaren 2019ko aurrekontuan 4. aldaketa onesten duen espedientea jendaurrean egon denean (2019ko maiatzaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia), behin betiko onetsitzat jotzen da eta laburturik ematen da argitara, kapituluz kapitulu. Hona hemen:

4/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

Igerilekua berritzeko proiektua gauzatzea-Igeri egiteko lekua (separata)

343.957,82

ALDAKETAK, GUZTIRA

343.957,82

Finantzabideak

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

Libreki erabakitakoak

90.970,41

Diruzaintzako gerakina

252.987,41

FINANTZABIDEAK, GUZTIRA

343.957,82

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1907129