114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

15/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2019ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du aipatu aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Antsoainen, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1907026