114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IGANTZI

Deialdia, zerbitzu anitzetako arduraduna izateko lanpostu bat, C mailakoa, euskalduna, Igantziko Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe

2019ko otsailaren 20ko 29/2019 Alkatearen ebazpenaren bidez onartu zen zerbitzu anitzetako arduraduna izateko lanpostu bat betetzeko behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda, C mailakoa, euskalduna, Igantziko Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez. Iragarkia 2019ko martxoaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 56. alean.

Irekitako epean ez da alegaziorik izan.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Aipatutako deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

–Onartuak:

1.–JOKIN ZABALETA ZABALETA

–Baztertuak: Inor ez.

Bigarrena.–Onartutako izangaiari jakinaraztea lehen proba 2019ko ekainaren 17an, astelehenarekin, goizeko 9:00etan izanen dela, Igantziko Udalean.

Hirugarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ebazpena interesatuari jakinaraztea.

Igantzin, 2019ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1907947