114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

390/2019 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2019ko eta 2020ko deialdia egiten baita Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko zenbait kualifikaziori lotuta dauden lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako.

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalaren baliabide eta ekintzetako bat lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzea da, hala ezarrita baitago Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 4.1.b) artikuluan.

Prozedura hori uztailaren 17ko 1224/2009 Foru Dekretuaren bidez arautu zen, baita abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren bidez ere, horretan finkatu baitziren, batetik, pertsonek lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza bide ez-formaletan lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko arauak, eta, bestetik, horretaz arduratuko den antolaketa egitura.

Prozedura horren ondorioz lortu beharreko egiaztapenei dagokienez, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua da aplikatzekoa, profesionaltasun ziurtagiriak arautu zituena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 27an emandako 4609/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko zenbait kualifikaziori lotuta dauden lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko iragartzen diren prozedurak arautzeko oinarriak onetsi ziren.

Egiaztapenen Batzordeak egindako proposamena aintzat harturik, eta abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren 24.a) artikuluan aurreikusitako eginkizuna betez.

Azaldutakoari jarraituz, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12.e) artikuluak emandako eskudantziak erabiliz, abenduaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren 10.1 artikuluari dagokionez,

EBAZTEN DUT:

1. Lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako 2019ko eta 2020ko deialdia onestea Nafarroako Foru Komunitatean, ebazpen honen eranskinaren arabera. Deialdia lanbide kualifikazio hauetarako da:

–Negozio txikiak kudeatzeko jarduerak (N2).

–Salmenta jarduerak (N2).

–Etxeko langileen lana (N1).

–Tanatopraxia (N3).

–Biltegiko eragiketa osagarriak (N1).

–Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak (N1).

–Gainazalak eta eraikinak garbitzea eraikinetan (N1).

Horiez gainera, Egiaztapenen Batzordeak erabakita, beste lanbide kualifikazio batzuk sartzen ahalko dira deialdi honetan, betiere, gizatalde, enpresa-erakunde edo gizarte entitateek egindako eta oinarritutako eskaera aztertu ondoren, aipatu batzordearen ustez lehentasunezkoak baldin badira Foru Komunitateko lanbide sektore jakin batzuentzat.

2. Deialdi hau Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 27ko 4609/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarrien arabera antolatuko da.

3. 140.000 euroko gastua baimentzea, 2019ko gastu-aurrekontuko “Lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozeduren garapena. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950002 96200 2276 242100 partidaren kargura, baita 60.000 euroko gastua ere 2020ko gastu-aurrekontuko “Lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozeduren garapena. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950002 96200 2276 242100 partidaren kargura, edo gaitzen den antzeko partidaren kargura, betiere horretarako kreditu nahikoa badago. Gastu hori prozedurarekin loturiko edozein jarduera egiteko izanen da: informazioa/orientazioa, prestakuntza, aholkularitza, ebaluazioa eta akreditazioa.

Prozedura honetan parte hartzeko izendatutako aholkulari eta ebaluatzaileek Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 90/2015 Ebazpenean talde bakoitzeko aurreikusita dauden konpentsazio ekonomikoak jasoko dituzte.

4. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzura eta deialdian jasotako kualifikazioetarako erreferente diren zentro ofizialetara (ebazpen honen eranskinaren arabera).

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko apirilaren 11n.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

ERANSKINA

Gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren deialdi honen xede diren gaitasun unitateak, kualifikazioak eta profesionaltasun ziurtagiriak

LANBIDE ARLOA

KUALIFIKAZIOAK

GAITASUN UNITATEAK

ZENTRO OFIZIALAK

PLAZA KOPURUA

PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAK

Merkataritza eta Marketina

COM631_2 Saltoki txikiak kudeatzeko jarduerak

UC2104_2 Kalitateko saltoki txiki bat bultzatu eta kudeatzea.

UC2105_2 Saltoki txiki baten salmenta-puntua antolatu eta animatzea.

UC2106_2 Saltoki txiki batek erantzuteko eta hornidurarako duen gaitasuna bermatzea.

UC0239_2 Produktuak eta/edo zerbitzuak saltzea merkaturatze-bide desberdinen bitartez.

UC1792_2 Saltoki txikietan laneko arriskuen prebentzioa kudeatzea

María Ana Sanz IB

Milagro kalea, z.g.

31015 (Iruña)

Eskaeraren, lehentasunen eta aurrekontuaren arabera

COMT0112. Saltoki txikiak kudeatzeko jarduerak

COM085_2 Salmenta jarduerak

UC0239_2 Produktuak eta/edo zerbitzuak saltzea merkaturatze-bide desberdinen bitartez.

UC0240_2 Salmentari lotutako eragiketa osagarriak egitea.

UC0241_2 Bezero, kontsumitzaile eta erabiltzailearentzako arreta zerbitzuko lanak betetzea.

UC1002_2 Merkataritzako jardueretan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile independentearen mailarekin

COMV0108 Salmenta jarduerak

COM411_1 Biltegiko jarduera osagarriak

UC1325_1 Zamen harrera egiteko, beren lekuan jartzeko, horien mantentze-lanak egiteko eta igortzeko eragiketa osagarriak egitea biltegian, taldean integratuta.

UC1326_1 Eskaerak modu eraginkor eta efizientean prestatzea, ezarritako prozedurei jarraituz.

UC0432_1 Zamak maneiatzea orga jasotzaileekin

Iturrondo zentroa

Atarrabia etorbidea 1

31600 (Burlata)

Eskaeraren, lehentasunen eta aurrekontuaren arabera

COML0110 Biltegiko jarduera osagarriak

Komunitatearentzako zerbitzu soziokulturalak

SSC413_1 Etxeko langileen lana

UC1330_1 Etxe partikularretako garbiketa egitea (etxe partikularretan).

UC1331_1 Janariak erosi, antolatu, erabili, maneiatu eta kontserbatzeko prozesua egitea, etxe partikularretan.

UC1332_1 Janzteko arropak eta etxeko arropa garbitu eta lisatzea eta eskuzko joste lan oinarrizkoa egitea, baita oheak prestatzea ere, etxe partikularretan

Iturrondo zentroa

Atarrabia etorbidea 1

31600 (Burlata)

Eskaeraren, lehentasunen eta aurrekontuaren arabera

SSCI0109 Etxeko langileen lana

Komunitatearentzako zerbitzu soziokulturalak

SSC319_1 Gainazalak eta altzariak garbitzea eraikinetan eta lokaletan

UC0972_1 Zoruak, hormak eta sabaiak garbitzea eraikinetan eta lokaletan.

UC0996_1 Garbitu beharreko eremuen barruan dauden altzariak garbitzea.

UC1087_1 Eraikin eta lokaletako kristalak garbitzea.

UC1088_1 Eraikin eta lokaletan gainazalen garbiketa eta tratamendua egitea makinak erabiliz

Iturrondo zentroa

Atarrabia etorbidea 1

31600 (Burlata)

Eskaeraren, lehentasunen eta aurrekontuaren arabera

Gainazalak eta altzariak garbitzea eraikinetan eta lokaletan

Osasuna

SAN491_3 Tanatopraxia

UC1605_3 Produktu biozidak erabiliz, gorpuak aldi baterako kontserbatzeko edo baltsamatzeko teknikak aplikatzea.

UC1606_3 Gorpuak osatzea eta lehengoratzea.

UC1607_2 Gorpuak aurkeztu edo erakusteko teknika estetikoak aplikatzea.

UC1608_3 Gorputik ehunkiak, protesiak, taupada-markagailuak eta bestelako gailu kutsagarriak erauztea.

UC1609_3 Tanatopraxiako zerbitzua egiteko teknikak eta abileziak maneiatzea

Iturrondo zentroa

Atarrabia etorbidea 1

31600 (Burlata)

Eskaeraren, lehentasunen eta aurrekontuaren arabera

SANP0108 Tanatopraxia

Fabrikazio mekanikoa

FME031_1 Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak

UC0087_1 Fabrikazioko oinarrizko eragiketak egitea.

UC0088_1 Muntaketako oinarrizko eragiketak egitea

Virgen del Camino IBPImarkoain kalea 1

31015 (Iruña)

Eskaeraren, lehentasunen eta aurrekontuaren arabera

FMEE0108 Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak

Iragarkiaren kodea: F1906787