114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2019ko 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2019ko maiatzaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Mankomunitatearen 2019ko aurrekontuko 6. eta 7. aldaketen espedienteak, aurrekontuko partiden arteko kreditu transferentziei buruzkoak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Garesen, 2019ko maiatzaren 27an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1907505