114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

824/2019 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak emana, unibertsitateko irakaskidegoetarako lanpostuetarako sarbide lehiaketarako deialdia egiten duena.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak (unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duena) eta 2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak (unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituena) ezarritakoarekin bat etorriz, eta 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetan eta Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegian xedatutakoari jarraikiz.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileentzako 2017. eta 2018. urteetarako lan publikoaren eskaintzak, eta eskuraturik Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren dagokion baimena.

Kontuan harturik Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasleen kidegoetako irakasle-postuetarako deialdia egiteko akordioa, Gobernu Kontseiluak 2019ko maiatzaren 7an egindako bileran onetsia.

Unibertsitateko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalak eta Kontuhartzailetzak txostena eginik.

Ikusirik Langileen Kudeaketako Ataleko buruaren txosten-proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2015eko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–II. eranskinean zerrendatutako unibertsitateko irakasle titularren kidegoko lanpostuen lehiaketarako deialdia egitea, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren eta hura osatzen duten oinarriei jarraikiz.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 20an.–Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordea, Manuel Rapún Gárate.

I. ERANSKINA

Oinarriak

Lehena.–Lehiaketaren arauketa.

1. Lehiaketa hau arautzeko, honako hauek ezarritakoa hartuko da kontuan: Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duena; 2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituena; 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak; Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegia; 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena; 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legea; deialdiaren oinarri hauek, bai eta aplikatu beharreko gainerako arau orokorrak ere.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 80.3 artikuluarekin bat, gehienez ere lau hilabete igaroko dira onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik lehiaketaren ebazpena argitaratzen den arte, epe hori ez bada luzatzen arrazoi larriren batengatik, luzapenezko inpugnazioengatik edo errektoreak onartutako bidezko beste arrazoiren batengatik.

Oinarri hauetan ezarritako epeak zenbatzeko, abuztua baliogabea izango da ondorio guztietarako.

3. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari dagokiona izan ezik (hirugarren oinarrian aipatutakoa), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean azalduko dira, eta ez dira baliozkoak izango bestelako tokietan agertzen direnak.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Lehiaketan onartua izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaz jabetu arte beteko dira:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Azken onura hori aplikatzekoa izango da, halaber, beste estatu batzuetako nazionalitatea dutenen familiartekoei, Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioateko itunetan hala ezartzen denean.

Zilegi da Europar Batasuneko nazionalitaterik izan ez eta gaikuntza duten atzerritarrek ere parte hartzea, baldin eta beren nazionalitateari dagokion Estatuak unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario espainiarrei unibertsitate-irakaskuntzako antzeko lanpostuak betetzeko lege-gaitasuna aitortzen badie, eta izangaiak kondizio hori egiaztatu beharko du.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro adina betea ez izatea.

c) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

d) Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izango da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.

e) Unibertsitateko irakasle titularren kidegora aurkezteko gaitasuna edukitzea, dagokion arloan edo arloetan, 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza nazionala ezartzen duenak, xedatutakoarekin bat etorriz. Halaber, aurkezteko moduan egongo dira dagozkien unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza dutenak, 2002ko uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak, gaikuntza nazionalaren sistema arautzen duenak, ezarritakoarekin bat etorriz, zein arlotan lortu zuten gaikuntza baldintza izan gabe deitutako lanpostuetako batean lehiatzeko. Era berean, zilegi da maila bereko edo handiagoko unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario direnak deitutako lanpostuetara aurkeztea.

Era berean, Europar Batasuneko Estatuetako unibertsitateetako irakasleek zilegi dute dagozkien kidegoetara aurkeztea, baldin eta unibertsitateko katedradun edo irakasle titular lanpostuaren baliokidea lortu badute, interesdunak eskatu ondoren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak emandako ziurtagiriarekin bat. Kasu horietan, lehiaketa ebatziko duen Batzordeak erabakiko du irakaslana betetzeko gaztelaniazko zer ezagutza-maila behar den.

f) Euskarazko hizkuntza-gaitasuna eskatzen duten lanpostuak badira, EGA titulua edo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren titulazio ofizial baliokidea edo Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskaraz irakasteko hizkuntza-gaitasunaren akreditazioa.

Gobernu Kontseiluak 2004ko maiatzaren 25ean hartutako Erabakian ezarritakoarekin bat etorriz, euskarazko hizkuntza gaitasuna agirien bidez frogatu ezin duten izangaiek eskaera egin beharko dute beren euskararen ezagutza maila proba baten bidez egiaztatzeko. Proba Euskararen Ezagutza Balioesteko Batzordeak egingo du. Izangai horiek helbide honetan dagoen eskabidea bete behar dute:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/irakasleentzako-lehiaketa

Hirugarrena.–Eskaerak.

1. Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek hamabost egun balioduneko epea izango dute eskaera aurkezteko, deialdi hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hautatze-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskaera Interneten bidez modu telematikoan aurkezteko aukera izango dute helbide honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/todos/concurso-oposicion-pdi-funcionario

Horretaz gainera, zilegi da eskaerak modu presentzialean aurkeztea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z/g, 31006 Iruñea).

Eskaerak modu presentzialean aurkezteko eskabide-eredua Nafarroako Unibertsitate Publikoko webguneko helbide honetan agertzen dena da:

http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/plazas-cdu.pdf

2. Eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dira:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia.

b) 2. oinarrian lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten egiaztagirien fotokopia.

c) Azterketa egiteko eskubideak ordaindu direla erakusten duen bankuaren agiria, 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

3. Ez da zilegi izango eskabideak aurkezteko adierazitako epea luzatzea.

4. Eskaeran atzematen diren akatsak edonoiz konponduko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

Laugarrena.–Parte hartzeko tasak.

1. Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko behar diren zerbitzuen tasa 41,60 eurokoa izango da, Nafarroako Foru Administrazioaren tasei eta salneurri publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.

Diru-kopuru hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 3008 0001 18 0700190523 zenbakidun kontu-korrontean sartuko da, eta honako hau adieraziko: “Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko deialdia”, eta izangaiaren izena.

2. Tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira:

a) %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdiaren iragarkia argitaratu baino lehenago gutxienez hilabete batez lan-eskatzaile moduan inskribaturik egon direnak, betiere izena emateko epean inolako lan eskaintza egokiri uko egin ez badiote, eta lanbide-sustapeneko, prestakuntzako edo birmoldatze jardueretan parte hartzeari uko egin ez badiote salbu eta justifikaturiko arrazoiengatik. Hori egiaztatzeko, ziurtagiria aurkeztuko behar da enplegu-bulegoan. Halaber, beharrezkoa da lanbide arteko gutxieneko lansaritik goragoko errentarik ez izatea hilabetean.

3. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, ezarritako aurkezpen epearen barruan tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea dakar, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4. Azterketako eskubideak ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautapen-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

Bosgarrena.–Izangaien onarpena.

1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, irakasleen gaietan eskumena duen organoak jendaurrean jarriko du, Unibertsitateko iragarki-ohol elektronikoan, deitutako lanpostu bakoitzeko lehiaketan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, baita baztertzeko arrazoiak ere, halakorik izan bada.

2. Parte hartzeko baldintzak justifikatzen dituzten dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak izango dira eskaera epez kanpo aurkeztea, lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren betekizunak ez betetzea edo sarbide tasak ez ordaintzea.

3. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, haiek zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 10 egun balioduneko epean.

4. Eskaerak osatzeko eta zuzentzeko epea bukaturik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da lehiaketan onarturiko eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda.

5. Lehiaketako onartuen zerrendak egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintza orokorrak edo partikularrak betetzen dituztela. Izendapenerako proposatutako izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, dokumentazio egiaztagarria aurkeztu beharko baitute 11. oinarrian adierazitakoarekin bat.

6. Epea bukaturik ez bada eskaerarik aurkeztu, izangai onarturik ez bada edo izangaiek lehiatzeari uko egiten badiote, irakasleen gaietan eskudun den organoak arrazoi horregatik lanpostua hutsik geratzen dela aldarrikatuko du, eta dagokion Sailari jakinaraziko dio.

Seigarrena.–Sarbide batzordeak.

1. Sarbide Batzordeen osaera deialdi honen III. eranskinean dator.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakaskidegoetarako sarbide lehiaketetarako Arautegiko 12. artikuluarekin bat etorriz, batzordekideen curriculuma Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da, interesdunek ikus dezaten.

3. Batzordea formalki eratuko da bere jardunetan hasi baino lehen. Horretarako, batzordeburuak, Batzordeko gainerako kideei aurretik kontsultatu eta gero, ebazpen bat emango du onartuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik gehienez ere hilabete batera, bileraren tokia, eguna eta ordua ezartzeko, eta interesdun guztiei jakinaraziko zaie beranduenez hamabost egun natural lehenago; deitutakoak honako hauek izango dira:

a) Batzordeko kide titular guztiak eta, bidezkoa bada, beharrezkoak diren ordezkoak, Batzordearen eraketa-egintza burutu ahal izateko. Eraketa-egintzaren eguna, ordua eta tokia jakinarazpenean jasoko dira.

b) Lehiaketan parte hartzeko onartuak izan diren izangai guztiak, lehiatzaileen aurkezpen-ekitaldia egiteko. Adierazi egingo zaie zer egun, ordu eta tokitan egingo den. Horri begira, Batzordearen eraketa-egintza egunetik aurkezpen-ekitaldia egiteko ezartzen den egunera arteko epea ez da izango bi egun baliodun baino luzeagoa.

4. Eraketa-egintzan finkatu eta jendaurrean jarriko dira lehiatzaileak balioesteko probetako bakoitzean erabiliko diren irizpideak eta zenbakizko balioespen globala, bai eta proba bakoitzaren ataletako bakoitzarenak ere, kontuan hartuta deialdian ezarritako lanpostuaren xehetasunak, balioetsi beharreko jardueren barrenean baitaude. Irizpide hauetan ezingo da sartu egiaztagiria dutenei lehiaketan parte hartzea eragozten dien irizpiderik.

5. Lehiaketa egin bitartean, Sarrera Batzordeak erabakiko ditu arauak aplikatzean sortzen diren zalantzak, bai eta arau horietan ezarri gabeko kasuetan jarraitu behar den bidea zein den ere. Batzordearen jarduera Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legera egokituko da beti.

6. Batzordeak jardun ahal izateko, haren kide guztiek bertan egon behar dute.

Zazpigarrena.–Aurkezpen ekitaldia.

1. Aurkezpen-ekitaldian –jendaurrekoa izango da–, Batzordeak zehazki finkatuko du lehen probaren edukia, eta proba horren gainean lehiatzaileei eman beharreko jarraibide guztien berri emango du; halaber, zozketaren bidez zehaztuko du lehiatzaileen jarduera-ordena, eta proba noiz, non eta zer ordutan egingo den ezarriko du, kontuan hartuz ezingo dela egin aurkezpen-ekitaldi hau egiten denetik 24 ordu igaro baino lehen. Alabaina, lehiatzaileek idatziz uko egin ahalko diote epe horri, proba hamabost egun naturaleko epean hasiko da aurkezpen-ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita betiere.

Batzordeburuak jendaurrean jarriko ditu ekitaldi honetan Batzordeak ezarritako epea eta tokia, lehiatzaile bakoitzak proba hasi baino lehen modua izan dezan gainerako lehiatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko.

2. Lehiatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztuko diote batzordeburuari:

a) Lanbide, ikasketa, irakaskuntza eta ikerketa historia, hiru aletan, eta horri erantsiko zaizkio beren merezimenduen egiaztagiriak eta argitalpenen, garatutako patenteen eta parte hartu duten ikerketa-proiektuen zerrenda.

b) Irakaskuntza proiektua, zein lanpostutarako lehiatzen den izangaia, lanpostu horri dagokion irakasgai edo espezialitate baten programaren berri emango duena, eta ikerketa-proiektua, lanpostu hori esleitzen bazaio garatuko lukeena. Dokumentazio guztia hiru aletan aurkeztuko da.

3. Batzordeak, aho batez, adituei txostenak eskatu ahalko dizkie lehiatzaileek alegatutako merezimenduei buruz. Txosten hauek ez dira lotesleak izango, eta lehiaketaren aktari erantsiko zaizkio.

Zortzigarrena.–Probaren bilakaera.

Sarbide lehiaketak ahozko bi proba izango ditu.

1. Lehen proba jendaurrekoa izango da. Batzordeak ezarritako moduari jarraikiz, gehienez ere bi ordu iraungo duen azalpena egingo du izangaiak Batzordearen aurrean, eta, gero, gehienez ere bi ordu iraungo duen eztabaida batzordekideekin, izangaiak alegatutako merezimendu hauei buruz:

a) Irakasle gisa duen ibilbide akademikoa, non unibertsitateko irakaslanak agertuko diren, behar bezala frogatuak, eta irakaslan horiek balioesteko txostena, beharrezkoa bada.

b) Ikerketan duen ibilbide akademikoa, non ikerketa-jarduerak eta argitalpen zientifikoak agertuko diren, dokumentu bidez egiaztatuak.

c) Beste merezimendu batzuk, horien artean unibertsitateko kudeaketa.

d) Irakaskuntza proiektua.

e) Ikerketa proiektua.

Atal bakoitza Batzordeak aldez aurretik onetsi eta argitaratu dituen irizpideekin bat zehaztu eta balioetsiko da.

Lehen proba amaitu ondoren, Batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emango dio izangai bakoitzaren bana-banako balioespenarekin eta puntuazioarekin, arrazoiak emanez eta ezarritako a, b, c, d eta e irizpideei egokituta.

Proba hori gainditzeko, lehiatzaileen batez besteko puntuazioak probaren balioespen globalaren erdia baino altuagoa izan behar du, eta Batzordeko bi kideren txosten positiboa izan behar dute gutxienez.

Batzordeak berehala jakinaraziko dizkie izangaiei lehen probaren emaitzak. Emaitza horietan probako ataletako bakoitzaren bana-banako balioespena agertuko da, bai eta haren balioespen globala ere.

Halaber, jakinaraziko da bigarren proba non, noiz eta zer ordutan egingo den. Hori guztia gero Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzea galarazi gabe.

2. Bigarren proba jendaurrekoa izango da eta Batzordeak izangaiaren adierazpen gaitasuna, azaldu dituen gaien edukiaren kalitatea eta garrantzia, eta eztabaidatzeko duen gaitasuna balioetsi beharko ditu.

Gehienez ere ordubete iraungo duen azalpena egingo du izangaiak batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraungo duen eztabaida izango du batzordekideekin gero, izangaiak irakaskuntza-programan aurkeztu eta berak aukeratutako programako gai bati buruz.

Bigarren proba amaitu ondoren, Batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emango dio izangai bakoitzaren bana-banako balioespenarekin eta puntuazioarekin, arrazoiak emanez eta ezarritako irizpideei egokituta.

Batzordeak bigarren probaren emaitzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko ditu.

Proba hori gainditzeko, lehiatzaileen batez besteko puntuazioak probaren balioespen globalaren erdia baino altuagoa izan behar du, eta Batzordeko bi kideren txosten positiboa izan behar dute gutxienez.

3. Behin sarbide lehiaketa eginda, izangaien behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

Bederatzigarrena.–Lanpostua betetzeko proposamena.

1. Sarbide Batzordeak, zazpi egun balioduneko gehieneko epean proba amaitzen den egunetik kontatzen hasita, izangai guztien zerren da proposatuko dio errektoreari, arrazoiak emanez eta izaera loteslearekin, izendatzeko lehentasun ordenaren arabera sailkatua. Izangaiak ez dira lehiaketara deitu diren lanpostuak baino gehiago izango. Zilegi izango da, halaber, deitutako lanpostua ez betetzeko proposamenarekin amaitzea prozesua.

2. Batzordeak izendapenerako proposatutako izangaien zerrenda ordenatua jendaurrean jarriko da Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan.

3. Izangaientzat zilegi izango da Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiari eskatzea Batzordeak beren merezimenduei buruz emandako balioespen arrazoituaren ziurtagiria.

Hamargarrena.–Lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioak.

1. Izangaiek Sarbide Batzordearen proposamenaren aurka erreklamazioa aurkeztu ahalko dute, errektorearen aurrean, gehienez ere hamar egun balioduneko epean.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegiaren 18. artikuluan ezarritako Erreklamazio Batzordeak balioetsiko du erreklamazioa.

3. Erreklamazio Batzordeak lehiaketaren prozedurari lotutako alderdiak baino ez ditu balioetsiko, eta izangaien aukera-berdintasuna eta merezimendu eta gaitasun printzipioekiko errespetua une oro bermatzen direla zainduko du. Erreklamazio Batzordeak ezingo du inola ere ordezkatu Sarbide Batzordeak izangaien egokitasunari buruz egindako balorazio sakona.

4. Sarbide Batzordearen proposamenaren aurkako erreklamaziorik jasoz gero, eta betiere Erreklamazio Batzordeak nahikoa eskumen duela irizten bazaio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ebazpen bat emango du erreklamazioa tramitera onartzeko eta izendapenaren prozesua erreklamazioa behin betiko ebazten den arte eteteko.

Aitzitik, Erreklamazio Batzordeak nahikoa eskumen ez badu, erreklamazioa ez da onartuko.

5. Erreklamazioren bat tramitera onartuz gero, Giza Baliabideen Zerbitzuak tramitera onartu diren erreklamazioak helaraziko dizkie izangai guztiei, eta hamar egun balioduneko epea emango die izangaiek nahi dutena alega dezaten erreklamazioak jaso eta biharamunetik kontatzen hasita. Sarbide Batzordeari ere bidaliko dizkio tramitera onartu diren erreklamazioak, haiei buruzko txostena egin dezan.

6. Erreklamazio Batzordeko kideek dokumentazioa aztertu eta erabaki hauetako bat har lezakete, gehienez ere hiru hilabeteko epean erreklamazioa aurkeztu den egunetik kontatzen hasita:

a) Baldin eta uste badu baremoko puntuazioen baturan kalkulu-akats ageriko eta nabarmenen bat egin dela, atzemandako akatsa zuzentzea Sarbide Batzordearen proposamenean. Horrek ondorioak izango ditu Sarbide Batzordearen proposamenean, aldatu egingo baitu izangaien hurrenkera.

b) Baldin eta uste badu prozedura-akatsen bat izan dela eta horrek babesik gabe utzi duela erreklamazioa jarri duen alderdia, hautaketa-prozedura formazko akatsa egin den unera eramatea atzera.

c) Baldin eta uste badu berdintasun, merezimendu edo gaitasun printzipioren bat urratu dela, Erreklamazio Batzordeak ez du berretsiko Sarbide Batzordearen proposamena.

d) Baldin eta uste badu aurreko kasu bat ere ez dela betetzen, Erreklamazio Batzordeak Sarbide Batzordearen proposamena berretsiko du.

7. Erreklamazio Batzordeak bere kideen botoen gehiengoz hartuko ditu erabakiak, eta, bozketan berdinketarik badago, erabakigarria izango da batzordeburuaren botoa. Erabakiak hartzeko, Erreklamazio Batzordeak aukera izango du Unibertsitatearen Zerbitzu Juridikoaren txosten juridikoa eskatzeko.

8. Erreklamazio Batzordeak erreklamazioari buruz hartzen duen erabakia loteslea izango da errektorearentzat. Errektoreak ebazpen bat emango du Erreklamazio Batzordearen proposamenarekin bat etorriz, eta zilegi du lanpostua hutsik utzi dela deklaratzea.

Ebazpen horrek administrazio bidea agortuko du, eta haren aurka zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea bi hilabeteko epean Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.

Hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.

Hamaikagarrena.–Dokumentazioaren aurkezpena.

1. Proposatutako izangaiek, lanpostua betetzeko proposamena argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo haren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua.

b) Mediku-ziurtagiri ofiziala, Unibertsitateko irakaslearen lanpostuko eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.

c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen ardura-aitorpena. Atzerriko izangaiek egiaztatu beharko dute ez dutela beren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten dien diziplina-zigorrik edo kondena penalik.

d) Bateraezintasunik ez daukala adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, jarduera publikoren bat betetzen edo pentsioren bat jasotzen ari bada.

2. Funtzionario publikoak direnek ez dituzte a) eta b) ataletako dokumentuak justifikatu behar, eta funtzionarioak direla-eta beren zerbitzu-orrian agertzen diren inguruabarrak egiaztatzen dituen administrazioaren egiaztagiria aurkeztu behar dute.

Hamabigarrena.–Izendapena eta kargu-hartzea.

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak izendatuko du izangaia irakasle funtzionario, izangaiak aurreko oinarrian ezarritakoa bete eta gero.

2. Proposaturiko izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu, Unibertsitatearen errektoreak Sarbide Batzordearen proposamenean ezarritako lehentasun-hurrenkeran hurrengo postuan agertzen den lehiatzailea izendatuko du funtzionario, hark aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

3. Izendapenak lanpostuaren izena, kidegoa, jakintza-arloa eta saila zehaztuko ditu, bai eta Langileen Lanpostu Zerrendan lanpostuak duen kodea ere. Langileen Erregistro Nagusian izendapenaren berri emango da, Langileen Erregistro zenbakia emateko eta dagokien kidegoan inskripzioa egiteko, eta Unibertsitateen Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian ere bai. Izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4. Proposaturiko izangaiak, izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita gehienez ere hogei egun balioduneko epean, hartu beharko du lanpostuaren jabetza, eta orduan dagokion unibertsitateko irakaskidegoko funtzionario bihurtuko da, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

Hamahirugarrena.–Norberaren datuen babesa.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko, datu pertsonalak eskatzen zaizkie izangaiei, eta datu pertsonalen fitxategi batean sartzen dira. Fitxategi horren helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileak kudeatzea da, eta, bereziki, hautaketa-prozesuetako hautagaiek izandako parte-hartzea eta unibertsitate-zabalpeneko jardueretan NUPeko langileek izandako esku-hartzea kudeatzea.

Deialdi honetan parte hartzeko eskabidean hautagaiek baimena emateak berekin dakar hautaketa-prozesuan emandako datuak tratatzeko baimena ematea ere. Datu pertsonalak babesteko indarrean diren araudien arabera interpretatu behar da hori. Zehazki, hauek dira bete beharreko araudiak: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio askearen gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta, bestetik, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar da delegado.protecciondatos@unavarra.es 3/2018 Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz –2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa–.

Hamalaugarrena.–Errekurtsoen araubidea.

Deialdi honen eta Sarbide Batzordearen jardunen ondoriozko egintza administratibo ororen aurka zilegi da errekurtsoak jartzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako kasuetan eta forman, hamargarren oinarrian ezarritako lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioaren aurka izan ezik.

Deialdi honen oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Oharra: Genero maskulinoko pertsona edo kargu akademikoei buruzko aipamenak genero gramatikal neutroan egindakotzat hartzen dira, eta, beraz, bai emakumeak bai gizonak aipatzeko aukera hartzen dute barnean.

II. ERANSKINA

Lanpostu zenbakia

2123

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Osasun Zientziak

Jakintza-arloa

Erizaintza

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Lanpostu zenbakia

2234

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Osasun Zientziak

Jakintza-arloa

Gizarte Psikologia

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Gizarte Psikologia Aplikatua eta Esku-hartze Psikosoziala

Lanpostu zenbakia

5139

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Osasun Zientziak

Jakintza-arloa

Oinarrizko Psikologia

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Estres Psikologikoa, Ongizatea eta Osasuna

Lanpostu zenbakia

5140

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Ingeniaritza

Jakintza-arloa

Jariakinen Mekanika

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Deformazio Plastiko Bortitza

Lanpostu zenbakia

5141

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Ingeniaritza

Jakintza-arloa

Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Gainazalen eta Material Termoelektrikoen Ingeniaritza

Lanpostu zenbakia

5142

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Giza eta Hezkuntza Zientziak

Jakintza-arloa

Historia Garaikidea

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Historia Soziala

Lanpostu zenbakia

5143

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Enpresen Kudeaketa

Jakintza-arloa

Finantza Ekonomia eta kontabilitatea

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Lanpostu zenbakia

5144

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Zuzenbidea

Jakintza-arloa

Merkataritzako Zuzenbidea

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Garraioaren Zuzenbidea eta Lehiaketa Zuzenbidea

Hizkuntza-eskakizuna

Gaztelania-Euskara

Lanpostu zenbakia

5145

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Zuzenbidea

Jakintza-arloa

Zuzenbide Zibila

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Gatazken Konponbide Alternatiboa

Lanpostu zenbakia

5146

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Estatistika, Informatika eta Matematika

Jakintza-arloa

Konputazioren Zientzia eta Adimen Artifiziala

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Metodo Klasikoak eta Lausoak Adimen Artifizialerako Informazioa Fusionatzeko

III. ERANSKINA

Batzordeen osaera

KARGUA

IZENA

KIDEGOA

UNIBERTSITATEA

LANPOSTU ZENBAKIA: 2123

Batzorde titularra

Batzordeburua

Juan Diego Pedrera Zamorano

Katedraduna

Extremadura

Batzordekide idazkaria

Marta Losa Iglesias

Katedraduna

Rey Juan Carlos

2. batzordekidea

María de la Luz Canal Macías

Titularra

Extremadura

Ordezko 1. batzordea

Batzordeburua

Dolores Moragues Tosantos

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

Jacqueline Schmidt Río-Valle

Titularra

Granada

2. batzordekidea

Genoveva Granados Gámez

Titularra

Almería

Ordezko 2. batzordea

Batzordeburua

Concepción Ruiz Rodríguez

Katedraduna

Granada

Batzordekide idazkaria

Ricardo Becerro de Bengoa

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

2. batzordekidea

Dolors Juvinyá Canals

Eskolako katedraduna.

Girona

LANPOSTU ZENBAKIA: 2234

Batzorde titularra

Batzordeburua

Enrique Gracia Fuster

Katedraduna

Valentzia

Batzordekide idazkaria

Carlos María Alcover de la Hera

Katedraduna

Rey Juan Carlos

2. batzordekidea

Isidro Maya Jariego

Titularra

Sevilla

Ordezko 1. batzordea

Batzordeburua

Anastasio Ovejero Bernal

Katedraduna

Valladolid

Batzordekide idazkaria

Ángel Gómez Jiménez

Katedraduna

UNED

2. batzordekidea

Sergi Valera Pertegas

Titularra

Bartzelona

Ordezko 2. batzordea

Batzordeburua

José Luis Álvaro Estramiana

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Batzordekide idazkaria

Juan Carlos Revilla Castro

Titularra

Madrilgo Konplutentsea

2. batzordekidea

Roberto Domínguez Bilbao

Titularra

Rey Juan Carlos

LANPOSTU ZENBAKIA: 5139

Batzorde titularra

Batzordeburua

Juan Carlos Longás García

Katedraduna

Sevilla

Batzordekide idazkaria

Gurmensinda Alonso Martínez

Katedraduna

EHU

2. batzordekidea

María Concepción Paredes Olay

Titularra

Jaén

Ordezko 1. batzordea

Batzordeburua

Ricardo Pellón Suárez de Puga

Katedraduna

UNED

Batzordekide idazkaria

Pedro Luis Cobos Cano

Titularra

Málaga

2. batzordekidea

Cristina Forn Frías

Titularra

Jaume I

Ordezko 2. batzordea

Batzordeburua

Luis Gonzalo de la Casa Rivas

Katedraduna

Sevilla

Batzordekide idazkaria

María José Pérez Fabello

Titularra

Vigo

2. batzordekidea

Julio Santiago Torres

Titularra

Granada

LANPOSTU ZENBAKIA: 5140

Batzorde titularra

Batzordeburua

Jesús Carlos Martínez Bazán

Katedraduna

Jaén

Batzordekide idazkaria

Elena Beatriz Martín Ortega

Titularra

Vigo

2. batzordekidea

Fernando López Peña

Katedraduna

A Coruña

Ordezko 1. batzordea

Batzordeburua

Antonio Viedma Robles

Katedraduna

Cartagenako Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

Francisco José Higuera Antón

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

2. batzordekidea

Clara Salueña Pérez

Titularra

Rovira i Virgili

Ordezko 2. batzordea

Batzordeburua

José María Montanero Fernández

Katedraduna

Extremadura

Batzordekide idazkaria

María Concepción Paz Penin

Titularra

Vigo

2. batzordekidea

Leonor Hernández López

Titularra

Jaume I

LANPOSTU ZENBAKIA: 5141

Batzorde titularra

Batzordeburua

Francisco J. Fuenmayor Fernández

Katedraduna

Valentziako Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

Cristina Castejón Sisamón

Titularra

Madrilgo Carlos III

2. batzordekidea

Rafael López García

Titularra

Jaén

Ordezko 1. batzordea

Batzordeburua

Francesc Ferrando Piera

Katedraduna

Rovira i Virgili

Batzordekide idazkaria

Lluisa Jordi Nebot

Titularra

Kataluniako Politeknikoa

2. batzordekidea

Joaquín Luis Sancho Bru

Katedraduna

Jaume I

Ordezko 2. batzordea

Batzordeburua

Alfonso Hernández Frías

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

Cristina González Gaya

Titularra

UNED

2. batzordekidea

M. Lourdes Rubio Ruiz de Aguirre

Titularra

Madrilgo Carlos III

LANPOSTU ZENBAKIA: 5142

Batzorde titularra

Batzordeburua

Luis Enrique Otero Carvajal

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Batzordekide idazkaria

Pedro Oliver Olmo

Titularra

Gaztela-Mantxa

2. batzordekidea

Gutmaro Gómez Bravo

Titularra

Madrilgo Konplutentsea

Ordezko 1. batzordea

Batzordeburua

Mikel Urquijo Goitia

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

Ignacio San Martín

Katedraduna

Zaragoza

2. batzordekidea

Martí Marín Cobrera

Titularra

Bartzelonako Autonomoa

Ordezko 2. batzordea

Batzordeburua

Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

María Llona González

Titularra

EHU

2. batzordekidea

Pilar Díaz Sánchez

Titularra

Madrilgo Autonomoa

LANPOSTU ZENBAKIA: 5143

Batzorde titularra

Batzordeburua

María Ángeles Fernández Izquierdo

Katedraduna

Jaume I

Batzordekide idazkaria

Araceli Mora Enguídanos

Katedraduna

Valentzia

2. batzordekidea

Belén Nieto Domenech

Titularra

Alacant

Ordezko 1. batzordea

Batzordeburua

Javier Ruiz Cabestre

Katedraduna

Errioxa

Batzordekide idazkaria

José Antonio Gonzalo Angulo

Katedraduna

Alcalá

2. batzordekidea

Ana Yetano Sánchez de Muniain

Titularra

Zaragoza

Ordezko 2. batzordea

Batzordeburua

Juan Carlos Matallín Sáez

Katedraduna

Jaume I

Batzordekide idazkaria

Isabel Brusca Alijarde

Katedraduna

Zaragoza

2. batzordekidea

Manuel Illueca Muñoz

Titularra

Jaume I

LANPOSTU ZENBAKIA: 5144

Batzorde titularra

Batzordeburua

Agustín Madrid Parra

Katedraduna

Pablo de Olavide

Batzordekide idazkaria

Rafael Lara González

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

María Belén González Fernández

Titularra

Málaga

Ordezko 1. batzordea

Batzordeburua

Andrés J. Recalde Castelles

Katedraduna

Madrilgo Autonomoa

Batzordekide idazkaria

Aurora Martínez Florz

Katedraduna

Madrilgo Autonomoa

2. batzordekidea

Luis Manuel Piloñeta Alonso

Titularra

Oviedo

Ordezko 2. batzordea

Batzordeburua

Reyes Palá Laguna

Katedraduna

Zaragoza

Batzordekide idazkaria

Concepción Pablo-Romero Gil-Delgado

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Alberto Emparanza Sobejano

Katedraduna

EHU

LANPOSTU ZENBAKIA: 5145

Batzorde titularra

Batzordeburua

Juan Antonio Moreno Martínez

Katedraduna

Alacant

Batzordekide idazkaria

María Ángeles Egusquiza Balmaseda

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Pilar Gutiérrez Santiago

Katedraduna

León

Ordezko 1. batzordea

Batzordeburua

Julia Ruiz-Rico Ruiz-Morón

Katedraduna

Granada

Batzordekide idazkaria

Teresa Hualde Manso

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Antoni Vaquer Aloy

Katedraduna

Lleida

Ordezko 2. batzordea

Batzordeburua

Carmen Pérez Ontiveros

Katedraduna

Kanaria Handiko Las Palmas

Batzordekide idazkaria

María José Vaquero Pinto

Titularra

Salamanca

2. batzordekidea

Ana Díaz Martínez

Titularra

Santiago

LANPOSTU ZENBAKIA: 5146

Batzorde titularra

Batzordeburua

Enrique Herrera Viedma

Katedraduna

Granada

Batzordekide idazkaria

Humberto Bustince Sola

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

María del Camino Rodríguez Vela

Katedraduna

Oviedo

Ordezko 1. batzordea

Batzordeburua

Alberto Bugarín Diz

Katedraduna

Santiago

Batzordekide idazkaria

Edurne Barrenechea Tartas

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Elías Fernández-Combarro Álvarez

Titularra

Oviedo

Ordezko 2. batzordea

Batzordeburua

Luciano Sánchez Ramos

Katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

Miguel Pagola Barrio

Titularra

NUP

2. batzordekidea

María José del Jesús Díaz

Katedraduna

Jaén

Iragarkiaren kodea: F1907723