111. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

932/2019 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Martín Larraza Quintana jauna unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreak 2019ko otsailaren 18an emandako 314/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 5121 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2019ko maiatzaren 28an egindako proposamena, Martín Larraza Quintana jauna Enpresen Kudeaketa Saileko “Enpresen Antolaketa” jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izendatzearen aldekoa.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Martín Larraza Quintana jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Lanpostua “Enpresen Antolaketa” jakintza-arlokoa da, 5121 zenbakia du, eta Enpresen Kudeaketa Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez ere hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 29an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

Iragarkiaren kodea: F1907727