111. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

903/2019 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, merezimendu-lehiaketaren ondoren Susana Pérez Leza Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa Lan Osasuneko eta Ingurumenaren Kudeaketako Unitateko buru izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2018ko abenduaren 18ko 2387/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen; horien artean, Lan Osasuneko eta Ingurumenaren Kudeaketako Unitateko burutza zegoen.

Egin beharreko jarduketak amaituta, Epaimahai kalifikatzaileak, deialdiko oinarriekin bat, izendapen-proposamena igorri du merezimendu-lehiaketa gainditu duen eta baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu duen izangai bakarraren alde.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da Susana Pérez Lezaren izendapena egitea.

Aintzat harturik Langileen Kudeaketako Ataleko buruaren txosten-proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2015eko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Susana Pérez Leza Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa Lan Osasuneko eta Ingurumenaren Kudeaketako Unitateko buru izendatzea. Merezimendu-lehiaketa bidez lortu du plantillan 594 zenbakia duen burutza hori.

Bigarrena.–Izendatutako izangaia Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Hala egin ezean, esleitu dioten burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu, behar bezala egiaztatutako ezinbesteko kausa dagoenean izan ezik.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Azpiegitura, Lan Osasun eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 24an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F1907665