111. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruña-Burlata Plan Bateratuko UE-1 unitatea urbanizatzeko proiektua (Efidistrict proiektua-Txantrea). Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 24an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 24-MAY-19 (5/CV).

«Iruña-Burlata Plan Bateratuko UE-1 unitatea (Efidistrict proiektua-Txantrea) urbanizatzeko proiektuaren espedientea jendaurrean egon da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko apirilaren 9an (16/CV) hartu erabakiaren bidez hasiera batez onetsi eta 2019ko apirilaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan ez denez horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabakitzen da:

1.–Behin betiko onestea Iruña-Burlata Plan Bateratuko UE-1 unitatea (Efidistrict proiektua-Txantrea) urbanizatzeko proiektua, Javier Martínez Leonek aurkeztua, Navarra Suelo y Vivienda SA ordezkatuz.

2.–Eman bekio erabaki honen berri Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, Navarra de Suelo y Vivienda SAri, eta orobat Iruñerriko Mankomunitateari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.»

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1907378