111. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

37/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren menpeko derrigorrezkoa ez diren irakaskuntzen tarifak finkatzen dituena, 2019-2020 kurtsorako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak ezartzen dituen otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, prezio publikoen bidez finantzatzen ahal diren zerbitzuak eta jarduerak zerrendatzen ditu. Horien artean daude derrigorrezkoa ez den irakaskuntza ematen duten ikastetxeen zerbitzuak, beren irakaste jardueren ondorio direnak.

Hezkuntza Departamentuari dagokio, bere menpean izanik, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntza mailetan ematen diren zerbitzuen tarifak ezartzea eta eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Derrigorrezkoa ez den irakaskuntza ematen duten Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeen zerbitzuen tarifak finkatzea 2019-2020 kurtsorako, zenbateko hauen arabera:

1.–“Pablo Sarasate’’ Musika Kontserbatorio Profesionala.

–Espedienteak irekitzea: 29,30 euro.

–Kurtso osoa: 52,80 euro irakasgai bakoitzeko.

–Gainditu gabeko irakasgaiak: 61,60 euro.

–Musikako irakaskuntza profesionaletan sartzeko proba: 18,50 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 11,90 euro.

–Lanbide titulua eskuratzeko proba: 105,80 euro.

2.–Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa.

–Goi mailan sartzeko probak: 61,30 euro.

–Lehen matrikula: 18,40 euro kreditu bakoitzeko.

–Espedientea irekitzea: 26,30 euro.

–Zerbitzu Orokorrak: 10,70 euro.

–Ondorengo matrikulak: 25,00 euro kreditu bakoitzeko.

–Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,00 euro irakasgai bakoitzeko.

3.–Dantza eskola.

3.1. A eta B hastapena (6 eta 7 urteko haurrak):

–Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

–Sartzeko proba: 7,50 euro.

–Dantzan ikasten hasteko kurtso osoa: 148,80 euro.

3.2. Oinarrizko maila:

–Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

–Sartzeko proba: 7,50 euro.

–Oinarrizko mailako kurtso osoa: 180,60 euro.

3.3. Erdiko maila:

–Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

–Sartzeko proba: 31,40 euro

–Erdi mailako kurtso osoa: 241,40 euro.

3.4. Helduak:

–Helduentzako kurtsoetarako sarrera proba: 7,50 euro.

Dantza espainiarraren kurtsoa:

–Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

–Irakasgai bakoitzeko: 210,00 euro.

Dantza garaikidearen kurtsoa:

–Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

–Irakasgai bakoitzeko: 210,00 euro.

Dantza klasikoaren kurtsoa:

–Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

–Irakasgai bakoitzeko: 210,00 euro.

4.–Iruñeko eta Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialak.

4.1. Irakaskuntza ofiziala:

–Lehen inskripzioa: 30,00 euro.

–Lau hileko kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 148,00 euro.

4.1.1. Ingeleseko B2 eta C1 mailetako egiaztapena lortzeko kurtsoetako matrikula, Hezkuntza Departamentuaren eta hezkuntzako beste erakunde batzuen menpeko ikastetxeetako irakasleei zuzenduak:

–Azterketa eskubideak: 52,00 euro.

4.2. Eguneratze eta hobekuntza kurtsoak:

–Lehen inskripzioa: 30,00 euro.

–Urteko kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 148,00 euro.

–Lau hileko kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 74,00 euro.

–Irakastorduetan zama ertaina duen (egun 1/astean) urteko kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 74 euro.

4.3. Irakaskuntza librea:

–Lehen inskripzioa: 30,00 euro.

–Azterketa eskubideak: 52,00 euro.

4.4. Arautu gabeko hizkuntzak:

–Kurtso bakoitzeko matrikula 223,00 euro.

4.5. Jarduera osagarriak:

–Mintza praktikako taldeak eta lantegiak:

  • Ordubete: 45,00 euro.
  • 1,5 ordu: 60,00 euro.
  • 2 ordu: 90,00 euro.

–Udako kurtso trinkoak: 200,00 euro.

4.6. Tasak materialarengatik eta erreprografiarengatik: 25 euro gehienez.

5.–Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala.

5.1. Bigarren Hezkuntzarekiko lankidetza programa:

–Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,80 euro.

–Lehenengo hizkuntza: 60,00 euro.

–Bigarren hizkuntza: 42,00 euro.

–Hirugarren hizkuntza: 30,00 euro.

5.2. That’s English! kurtsoa:

–Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,80 euro.

–Kurtsoko matrikula: 45,00 euro.

5.3. Ingeleseko B2 eta C1 mailetako egiaztapena lortzeko kurtsoetako matrikula, Hezkuntza Departamentuaren eta hezkuntzako beste erakunde batzuen menpeko ikastetxeetako irakasleei zuzenduak:

–Azterketa eskubideak: 52,00 euro.

–Tasak materialarengatik eta erreprografiarengatik: 25 euro gehienez.

5.3.1. Publiko orokorrak hasiera batean irakasleentzat diren B2 eta C1 ingeles kurtsoetan hutsik geratu diren postuetan ohiko matrikula egitea:

–Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,80 euro.

–Kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 148,00 euro.

–Tasak materialarengatik eta erreprografiarengatik: 25 euro gehienez.

5.4. Hezkuntza Departamentuak eta hezkuntzako beste erakunde batzuek atzerriko hizkuntzak egiaztatzeko berariaz sinatutako hitzarmenpeko ikasleek egin beharreko B2 eta C1 mailetako matrikula: 65 euro.

6.–Helduei euskara irakasteko irakaskuntza, Zubiarte Euskaltegia.

–Zerbitzu orokorrak: 10,00 euro.

–Lehen inskripzioa: 25,00 euro.

–Astean 4 eguneko kurtso osorako matrikula: 80,00 euro.

–Astean 2-3 eguneko kurtso osorako matrikula: 45,00 euro.

–Astean egun bateko kurtso osorako matrikula, “autoikaskuntza modalitatea”: 45,00 euro.

–Astean 5 eguneko iraileko kurtso trinkorako matrikula: 25,00 euro.

7.–Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) titulua lortzeko azterketa eskubideak.

–Matrikula arrunta 26,00 euro.

8.–Diseinuko goi mailako ikasketak.

–Diseinuko goi mailako ikasketetan sartzeko probak: 61,30 euro.

–Lehen matrikula: 8,90 euro kreditu bakoitzeko.

–Espedientea irekitzea: 26,30 euro.

–Zerbitzu Orokorrak: 10,70 euro.

–Ondorengo matrikulak: 12,10 euro kreditu bakoitzeko.

–Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,00 euro irakasgai bakoitzeko.

2. Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legean eta maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, foru agindu honetan ezarritako prezio publikoei honako hauek aplikatuko zaizkie:

a) Kategoria bereziko familia ugarietako kideentzako salbuespena.

b) %50eko hobaria kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.

3. Ekintza terroristen biktimak, baita haien ezkontide eta seme-alabak ere, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifak ordaintzetik salbuetsita daude.

4. Genero-indarkeriaren biktimak, baita haien seme-alabak ere, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifak ordaintzetik salbuetsita daude.

5. Desgaitasun aitortua duten pertsonei honako hauek aplikatuko zaizkie:

a) 100eko 65eko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenentzako salbuespena.

b) 100eko 50eko hobaria, 100eko 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzat.

6. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

7. Foru Agindu hau Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, eta Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 15ean.–Hezkuntzako kontseilaria, María Roncesvalles Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1907397