100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

397/2019 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, M.ª Carmen Izco Cabezón andrea, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Kudeaketarako Osasun Laguntzaz kanpoko Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat beteko direla osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea, eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, erregelamenduzko sistemaren bidez betetzen ez diren bitartean.

Espedienteari erantsi zaio kargutik kentzea eragin duten arrazoiak justifikatzeko dokumentazioa.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. M.ª Carmen Izco Cabezón andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Kudeaketarako Osasun Laguntzaz kanpoko Ataleko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu.

2. Ebazpen hau M.ª Carmen Izco Cabezón andreari jakinaraztea, eta honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Zuzendaritzara; Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1905915