100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa I. eta II. zabalguneetako barne eraberritzeko plan berezian (528-A oinarrizko unitatea, 197. lurzatia, Xabiertarren komentua izandakoa). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-MAY-19 (9/CU).

I. eta II. zabalguneetako barne eraberritzeko plan berezia (528-A oinarrizko unitatea, 197. lurzatia, Xabiertarren komentua izandakoa) aldatzeko agiria (JOB 18-DIC-18 (4/CV)) hasiera batez onetsi ondotik, jendaurreko epea iragan da inork erreklamaziorik jaso gabe. Ikusirik Iruñerriko Mankomunitateak 2019ko urtarrilaren 30ean emandako aldeko txostena, eta Luis Irisarri Nagorek Global Numa SLren ordezkatuz 2019ko otsailaren 28an tramitera aurkeztutako Testu Bategina, eta Planeamenduko zuzendariak eta Hirigintza Gerentziako letratuak 2019ko martxoaren 4an egindako txostenei jarraituz.

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea I. eta II. zabalguneetako barne eraberritzeko plan bereziaren aldaketa egiteko agiriaren Testu Bategina (528-A oinarrizko unitatea, 197. lurzatia, Xabiertarren komentua izandakoa), 2019ko otsailaren 28an aurkeztua. Luis Irisarri Nagorek sustatu du, Global Numa SL ordezkatuz, eremua antolatzeko eta eraikinean egitekoa den jarduketaren baldintzak zehazteko, zuzkidura pribatuetarako komunitateko bizitegi erabilera ezar dadin.

2. Erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Barne Eraberritzeko Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1906882