100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Herri-lurraren desafektazioa, trukaketarako

Mendigorriko Udalak, 2019ko maiatzaren 3an egin osoko bilkura arruntean, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluak eskatzen duen bi hereneko gehiengoarekin, onetsi zuen katastroko 2. poligonoko 619. lurzatiaren 173,39 m² eta 2. poligonoko 361. lurzatiaren 301,15 m² desafektatzea eta gero trukea egin eta 12. poligonoko 135. lurzatia eta 4. poligonoko 218. lurzatia hartzea, jabetza partikularrekoak baitira.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu oholean paratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2019ko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1906322