2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
2019ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2019ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an, 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 1/2019 eta 2/2019 aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1/2019 AURREKONTU-ALDAKETA
GASTUAK:
4. kapitulua (gorantz): 2.000 euro.
2. kapitulua (beherantz): 2.000 euro.
2/2019 AURREKONTU-ALDAKETA
GASTUAK:
4. kapitulua (gorantz): 2.000 euro.
2. kapitulua (beherantz): 2.000 euro.
Faltzesen, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1906313