100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

107/2019 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda Barañaingo eta Burlatako polizia kidegoetan, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez, kaboen 4 lanpostu betetzeko deialdian (Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 154/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori), eta zeinaren bidez akats bat zuzentzen baita eta kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzen.

Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 154/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen Barañaingo eta Burlatako polizia kidegoetan kabo izateko 4 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia (2014ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 4koa).

Gora jotzeko errekurtsoak jarri dira aipatu deialdiaren kontra, eta horietako bat partez baietsi da Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 8ko 109E/2015 Foru Aginduaren bidez, zentzu honetan: euskararen balorazioa kentzea Barañaingo Udaleko lanpostuak betetzeko.

Barneko zuzendari nagusiaren ekainaren 22ko 164/2018 Ebazpenaren bidez, betetzen da maiatzaren 8ko 109E/2015 Foru Aginduan xedatutakoa, deialdiaren II. eranskineko c) atala aldatuz, eta eskabideak aurkezteko epe berri bat irekitzen da Barañaingo Udalean deitutako lanpostuetarako, berariaz ezarriz parte hartu ahal izateko betebeharrak 2014ko irailaren 3aren baino lehen bete behar zirela eta ezin dela egun horretatik aurrera lortutako meriturik baloratu.

Deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, aurreko paragrafoan ezarritako irizpideekin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta bost egun naturaleko epea ematea erreklamazioak egiteko, eta hala badagokio, egindako akatsak zuzentzeko.

Era berean, akats bat atzeman da 3.1.b.1) oinarrian. Horrenbestez, honela dioen tokian: “Burlatako Udaleko 11.7 lanpostuaren kasuan”, honela behar du: “Burlatako Udaleko 11.2 lanpostuaren kasuan”. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta udal interesdunen egungo egitura organikora egokitzeko.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin-behineko zerrenda onestea, eranskin gisa atxiki dena, Barañaingo eta Burlatako polizia kidegoetan, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez, kaboen 4 lanpostu betetzeko deialdian. Deialdia Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 154/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Interesdunei bost egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. 3.1.b.1) oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea. Horrenbestez, honela dioen tokian: “Burlatako Udaleko 11.7 lanpostuaren kasuan”, honela behar du: “Burlatako Udaleko 11.2 lanpostuaren kasuan”.

4. Deialdiaren 6.1 oinarrian ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea. Honako kide hauek izanen ditu:

–Epaimahaiburua: Pablo Aristu Zunzarren, Tafallako Foruzain Etxeko burua.

Ordezkoa: José Javier García Magdaleno, Tafallako Foruzain Etxeko Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeko burua.

–Epaimahaikidea: Eduardo Beperet Redín, Burlatako Udaltzaingoko burua.

Ordezkoa: Daniel Víctor Cano Ortega, Barañaingo Udaltzaingoko burua.

–Epaimahaikidea: Alfredo Izuriaga Iturria, Nafarroako Foruzaingoko agente lehena.

Ordezkoa: María Felisa Vidaurreta Fernández, Nafarroako Foruzaingoko agente lehena.

–Epaimahaikidea: Miguel Zuasti Ansó, Barañaingo Udaltzaingoko agente lehena, aipatu udaleko Langileen Batzordea ordezkatuz.

Ordezkoa: Joaquín Segura Allue, Burlatako Udaltzaingoko agente lehena, aipatu udaleko Langileen Batzordea ordezkatuz.

–Epaimahaikide-idazkaria: Juan Antonio Sola Ibarra, Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Ataleko burua.

Ordezkoa: Olga Virginia López Vera, Barne Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren webguneko deialdiaren fitxan argitara dadila agintzea, eta kalifikazio epaimahaikideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 11n.–Barneko zuzendari nagusiaren ordezko gisa (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Nekane Agreda Arróniz.

ERANSKINA

Barañainen eta Burlatan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrendak

BARAÑAINGO UDALA

Barañainen onartutakoen zerrenda, “barne igoerako txandan”

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Barañaingo Udala

A07

Barañaingo Udala

A13

Barañaingo Udala

A15

Barañaingo Udala

A25

Barañaingo Udala

A26

Barañaingo Udala

D18

Barañainen baztertutakoen zerrenda, “barne igoerako txandan”

–Eskabidea epez kanpo aurkeztu du:

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Barañaingo Udala

A10

–4.2.b) oinarrian eskatutako dokumentazioa falta da:

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Barañaingo Udala

A30

Barañainen onartutakoen zerrenda, “igoera txanda irekian”

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Antsoaingo Udala

21

Barañaingo Udala

A15

Barañaingo Udala

A25

Barañaingo Udala

A26

Beriaingo Udala

04

Berriozarko Udala

026

Burlatako Udala

29

Burlatako Udala

36

Burlatako Udala

44

Burlatako Udala

49

Burlatako Udala

53

Burlatako Udala

56

Zizur Zendeako Udala

01

Iruñeko Udala

402

Iruñeko Udala

509

Iruñeko Udala

551

Iruñeko Udala

571

Tuterako Udala

430988

Zizur Nagusiko Udala

12

Zizur Nagusiko Udala

23

Eguesibarko Udala

25

Foruzaingoa

661

Foruzaingoa

841

Foruzaingoa

855

Foruzaingoa

1067

Foruzaingoa

1167

Foruzaingoa

1192

Barañainen baztertutakoen zerrenda, “igoera txanda irekian”

–Eskabidea epez kanpo aurkeztu du:

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Barañaingo Udala

A07

Barañaingo Udala

A10

Barañaingo Udala

A28

Burlatako Udala

38

Burlatako Udala

45

Iruñeko Udala

501

–4.2.a) oinarrian eskatutako dokumentazioa falta da:

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Foruzaingoa

598

Foruzaingoa

1024

Foruzaingoa

1037

–4.2.b) oinarrian eskatutako dokumentazioa falta da:

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Iruñeko Udala

416

–Administrazio egoeraren egiaztagiria falta da:

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Barañaingo Udala

A27

Atarrabiako Udala

15

BURLATAKO UDALA

Burlatan onartutakoen zerrenda, “barne igoerako txandan”

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Burlatako Udala

29

Burlatako Udala

36

Burlatako Udala

44

Burlatako Udala

49

Burlatako Udala

53

Burlatako Udala

56

Burlatan baztertutakoen zerrenda, “barne igoerako txandan”

–Eskabidea epez kanpo aurkeztu du:

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Burlatako Udala

31

Burlatako Udala

38

Burlatako Udala

45

Burlatan onartutakoen zerrenda, “igoera txanda irekian”

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Antsoaingo Udala

21

Burlatako Udala

53

Burlatako Udala

56

Iruñeko Udala

509

Barañaingo Udala (1)

A15

Foruzaingoa (1)

661

Foruzaingoa (1)

855

(1) Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. 1.1.B.b) oinarrian xedatutakoarekin bat, Burlatako Udaleko igoera txanda irekiko lanpostuan sartu ahal izateko, beharrezkoa da euskararen C1 maila edo EGA titulua izatea.

Burlatan baztertutakoen zerrenda, “igoera txanda irekian”

–4.2.a) oinarrian eskatutako dokumentazioa falta da:

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Foruzaingoa

598

–Administrazio egoeraren egiaztagiria falta da:

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Barañaingo Udala

A27

–Eskabidea epez kanpo aurkeztu du:

POLIZIA KIDEGOA

AGENTE ZENBAKIA

Barañaingo Udala

A28

Iruñeko Udala

501

Iragarkiaren kodea: F1906751