77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko apirilaren 11n egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2018ko apirilaren 17an.–Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: L1805111