77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Lorkako 10. poligonoko 1089. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udalaren alkate udalburuak, 2018ko martxoaren 15eko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa Lorkako Kontzejuko 10. poligonoko 1089. lurzatiaren eremuan, Ana Isabel Izcue Lizasoainek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, eta ukitutako jabeei zein Kontzejuari jakinaraziko zaie. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Deierrin, 2018ko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1804199