77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an

Villatuertako Udalak aditzera eman du 2018ko maiatzaren 14an bukatuko dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (Zirkulazioaren gaineko 2018ko zerga) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagirien ordainketa udal Diruzaintzan egin ahalko da, edo bestela Nafarroako Rural Kutxak Villatuertan duen bulegoan.

Ordainagiri helbideratuak 2018ko apirilaren 18an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Villatuertan, 2018ko martxoaren 27an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1804331