77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 856. lurzatian. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2017ko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen José Ramón Echeverría Martinezek sustatutako xehetasun-azterketa, Villatuertako 1. poligonoko 856. lurzatian okupazioa handitzeko. Hona hemen aldatzen diren hirigintza arauak:

–Beheko solairuaren gehieneko azalera: 139,00 m².

–Gehieneko garaiera: beheko solairua + 2.

–Eraikigarritasuna: 374,01 m².

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Villatuertan, 2018ko martxoaren 26an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1804260