77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2018ko martxoaren 27an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2018rako plantilla organikoa.

Beraz, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean emanen da argitara, eta jendaurrean egonen da 15 egunean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, Untzueko Udalaren 2018ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Untzuen, 2018ko martxoaren 28an.–Alkate udalburua, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1804398