77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

9/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Partida: 3321.14300. Izena: liburuzainaren ordainsariak. Zenbatekoa: 126,00 euro.

Finantzaketa, kreditu transferentzia bidez:

Partida: 3321.62900. Izena: liburuak erostea liburutegirako eta bestetarako. Zenbatekoa: 126,00 euro.

Oteitzan, 2018ko martxoaren 26an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1804555