77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aurrekontuko 3/2017 aldaketa. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontuko 3. aldaketa.

2018ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an, aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 3/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.

GASTUAK sortzea:

II. kapitulua.–1.1510.21400 partida “Ibilgailuen ohiko kontserbazioa eta konponketa”: 4.000,00 euro.

II. kapitulua.–1.1533.21000 partida “Kaleen kontserbazioa”: 35.000,00 euro.

II. kapitulua.–1.1611.2210001 partida “EUTE argindarra”: 8.000,00 euro.

II. kapitulua.–1.16121.21300 partida “Uraren instalazioaren eta makineriaren kontserbazioa”: 3.000,00 euro.

II. kapitulua.–1.16121.21300 partida “Argindarraren instalazioaren eta makineriaren kontserbazioa”: 7.000,00 euro.

II. kapitulua.–1.9200.2277001 partida “Gestoriako gastuak”: 24.000,00 euro.

IV. kapitulua.–1.1690.44900 partida “Transf. Lekun. Garapen Elkartea”: 5.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:

8. kapitulua.–1.8700001 partida “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 86.000,00 euro.

Lekunberrin, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1802132