77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu dira 2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Horiek 2017ko azaroaren 23ko bilkuran onetsi ziren hasiera batean, eta 2017ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 21ean. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 39.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.400 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 118.400 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 24.370 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 105.000 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 67.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 368.170 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 93.460 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetarako eta zerbitzuetarako gastuak: 105.300 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 12.055 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 157.355 euro.

Gastuak, guztira: 368.170 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraituz.

Legarian, 2018ko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1804424