77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aurrekontuko 4/2018 aldaketa. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2018ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontuan aldaketa egiteko 4/2018 espedientea, kreditu-gehigarriari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Esteribarren, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1804304