77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren (EMOT) hasierako bertsioaren jendaurreko aldia

Cintruenigoko Udalak, 2018ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen oniritzia ematea Cintruenigoko Udal Plan Orokorreko Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa jasotzen duen dokumentuari eta haren tramitazioa hastea, hilabeteko epean jendaurrean edukita, betiere ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.4 artikuluan ezarritakoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten, espedientea ikusgai dagoela udal bulegoetan, aztertu eta hala behar badu egoki juzgatzen diren alegazioak edo iradokizunak aurkez daitezen, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2018ko apirilaren 6an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1804718