77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko E11 lurzatian. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2018ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketaren proiektua, udal katastroko AR-2 eremuko 2. poligonoko E11 lurzatian (Irindegia urbanizazioa) karrerapea estaltzeko obra egiteko. Proiektua María Carmen Escudero Illanak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74.a) artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Agoitzen, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1804378