72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2018ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2018ko plantilla organikoan.

Jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia 2018ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki-taulan ikusgai jarrita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak lege beraren 236.2 artikuluari buruz ezarritako hamabost eguneko epea iragan denez inork inongo erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da aipatu espedientea.

Onetsitako espedienteak lanpostu honen ordainsariak aldatzen ditu:

06 - Obren arduradun nagusia.

Ordainsariak ondotik adierazten den gisan ezartzen dira:

LANPOSTUAREN

KODEA

LANPOSTUA

MAILA

OSAGARRIAK

Mailakoa

Bateraezintasunekoa

Lanpostukoa

Hitzarmenekoa

Lanaldikoa

Arriskukoa

06

OBREN ARDURADUN NAGUSIA

C

12,00

25,00

3,36

5,00

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzearren, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2018ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1803616