72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU DEIERRI

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ibiriku Deierriko Kontzejuak, 2018ko otsailaren 26ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ibiriku Deierrin, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, Miguel Múgica Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1803558