72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, APA 1eko M5B etxe-sailean.
Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko martxoaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa Hirigintzako Udal Planeko APA 1eko M5B etxe-sailean (Eztandeta kalea), baina, bakarrik, 2116., 2117., 2118. eta 2119. lurzatien tipologia aldatuta. Sustatzailea Carlos Albizu González da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1803576